Datorren urriaren 30ean Euskadiko Segurtasun Pribatuaren I. Kongresua antolatuko du Bilbon Peldaño enpresak (CUADERNOS DE SEGURIDAD aldizkariaren editoreak), Eusko Jaurlaritzaren, Ertzaintzaren eta Bilboko Udalaren lankidetzarekin. Josu Zubiaga jauna, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordea, inauguratuko du kongresua (Euskadin antolatutako mota horretako lehen kongresua) eta bertan izango dira Ertzaintzako goi-karguak eta segurtasun-indar eta -zerbitzuetako ordezkariak.
Euskal gizarteak bizi duen errealitate berriaren aurrean eta Euskadiko segurtasunak aurre egin beharreko erronkak ikusita, Euskadiko Segurtasun Pribatuaren I. Kongresuak segurtasunaren sektorea jardunaldi batean bilduko duen foroa sortzea du xede, segurtasun pribatuak gainditu beharreko erronka berriak aztertzeko eta profesionalek esperientziak partekatu, ezagutzak trukatu eta egungo segurtasuneko gai esanguratsuenak jorratu ahal izateko.
“Segurtasunerako garai berriak” lelopean, Kongresuak Euskadin segurtasunaren inguruan etorriko diren garai berriei buruz ezagutzak eta esperientziak partekatzeko aukera eskainiko die profesionalei.
Jardunaldian garatuko duten programa zabala hitzaldi eta mahai-inguruez beteta dago. Bertan hauek guztiak aztertuko dituzte: Segurtasun Pribatuaren eta Segurtasun Publikoaren arteko lankidetzarako erronka berriak, araudi berria (Segurtasun Pribatuko Lege Proiektua eta horrek Euskadiko egungo legegintzako testuinguruan duen eragina), segurtasuneko eta krisiaren kudeaketako planak, segurtasunerako eta krisiaren kudeaketarako lankidetza-programak, azpiegitura kritikoen babesa eta azpiegitura kritikoen araudiaren garapena enpresa pribatuan.
Tomás del Hierro Segurtasuneko zinegotziak zuzendu eta Bilboko udaletxean egingo den harrera-jaiarekin emango diote amaiera Kongresuari.
www.congresoseguridadeuskadi.com webgunean Kongresuko informazio eta garapen guztia topa daiteke.