Home Sin categoría @eu Guztia prest dago Segurtasun Pribatuko Euskadiko II. Batzarrerako

Guztia prest dago Segurtasun Pribatuko Euskadiko II. Batzarrerako

Irailaren 30ean, segurtasunaren sektorea Segurtasun Pribatuko Euskadiko II. Batzarrean bilduko da. Topaketaren leloa “Segurtasuna, denon lana” izango da eta ideien trukea eta eztabaida bultzatzea du xede.

II Congreso Seguridad Privada Euskadi

Hau adierazi du Rodrigo Gartzia Azurmendik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko Koordinaziorako zuzendariak: “Sektorera gerturatzeko, eta zalantzak, ideiak, ezagutzak eta esperientziak segurtasun pribatuko enpresekin eta profesionalekin trukatu ahal izateko aukera bikaina da”.

II. Batzarrerako programak gaurkotasun handiko gaiak landuko ditu: segurtasun publikoaren eta pribatuaren arteko koordinazio-planak; azpiegitura kritikoen babeserako sektoreko plan estrategikoak; segurtasuneko taldeen, sistemen eta enpresen ziurtatzearekin lotutako erronkak; datuen babesa; zibersegurtasuna: korporazioetan CERTa garatzea; eta segurtasun pribatua islamismo erradikalaren mehatxuaren aurrean.

Francisco Llaneza Prietoren, Ertzaintzaren Segurtasun Pribatuaren Unitateko buruaren, hitzetan: “interes handia dugu Bilbon egingo den Segurtasun Pribatuko Euskadiko II. Batzarrarekiko. Alde batetik, sektorearekiko topaketagunea Euskadin sendotzeko modua izango da; eta, bestetik, Euskadiko segurtasun publikoaren zuzeneko berme-emaile gisa, ideiak, zalantzak, ezagutzak eta esperientziak trukatzeko aukera bikaina dela uste dugu».

Peldañok antolatu duen topaketak euskal erakundeen babesa (Jaurlaritza, Udala, Ertzaintza eta SAE, segurtasunaren profesionalen elkartea) eta Casesa, Delta Seguridad, Dorlet, Eco – Shredder, Eulen Seguridad, Ikusi, Kaba, Cuevavaliente Ingenieros, Securitas Direct eta Segway enpresen laguntza izan du.

Hitzordua amaitzeko, harrera eskainiko dute Bilboko Udalean Herritarren Segurtasunerako zinegotziaren, Tomás del Hierroren, eskutik. Haren ustez, “koordinazio polizialak emaitzak bikainak eskaini izan dizkigu eta hori sektore pribatura ere hedatu beharrekoa da. Hori dela eta, Batzarra aparteko aukera izango da ereduak, lan-metodoak eta partekatutako esperientziak bateratzeko».

www.congresoseguridadeuskadi.com webgunean Batzarraren egitarauari,  garapenari eta izen-emateei buruzko informazio guztia dago eskuragarri.